<
  • slidebg1

    CoWorking

    Urduliz

    Lan gune partekatuak

COWORKING BULEGOA
LAN GUNE PARTEKATUAK

Modu berri batetan lan egin eta profesional komunitate baten partaide izatearen onurak aprobetxatu

Ekoiztu

Etxeko isolamenduan lan egiteaz nekatuta zauden autonomo edo ekintzaile bat zara?

Partekatu

Zure gastuak optimizatu eta produktibitatea gehitu nahi baduzu, apunta zaitez zure proiektua garatzera lan partekatu gune batean.

Aurreztu

Zure bulegoagatik gastu handiak dituen enpresa txiki edo ertain, “freelance” edo profesional burujabe bat zara?

Disfrutatu

Disfruta esazu giro atsegin batean lan egiten , non diziplina anitzeko proiektuek zure ideiekin batera espazioa partekatuko duten.

Coworking

Urduliz

CoWorking Urduliz, Uribe Kostan ( Sopela, Berango, Plentzia, Gorliz, Barrika, Urduliz … ) eta inguruan lan postu partekatu eta bulegoen beharrizanak asetzeko jaio da. Gastuak murriztu eta espazioa eta errekurtsoak partekatzen dituen komunitate baten partaide izan nahi duten inguruko profesional burujabe,ekintzaile, enpresa txiki eta ertainentzat...

Kokapena

Gure CoWorking hau Uribe Kostako erdigunean dagoen eta garraiobide publiko zein aparkaleku beharrizanak betetzen dituen Urdulizeko herrian kokatuta dago.

Beharrizanak

CoWorking honen helburu nagusietako bat bertan lan egiten duten profesionalen beharrizanetara moldatzen diren diziplina anitzeko guneak sortzea da. Komunitate honetan parte hartzen duten pertsonek gune hauen sorkuntzan partaide izatea nahi dugu.

Etekina

Ekimen honen helburu nagusietako bat bertan dauden gune ezberdinei etekin handiena ateratzea da. Guzti hori lortzeko gauzak modu antolatuan egitearen garrantzia kontutan hartzen dugu, eguneroko lanetan eta komunitateko partaideen proiektuen garapenean eragin negatiboa izan ez dezaten.

Lan giroa

Beste helburu nagusietako bat, lan giro on bat lortzea eta elkarlanetik abiatutako proiektuak bideratzea da.

Galdetu

Harremanetan jarri

Gurekin harremanetan jartzeko era ezberdinak ezagutzeko sakatu geziak

Galdetegia

Bete itzazu web orrialde honetako galdetegiaren atal ezberdinak, utzi zure mezua eta zurekin harremanetan jarriko gara ahal bezain pronto.

POSTA ELEKTRONIKOA

Bidali esaguzu mezu bat zure galdera, iradokizun edo helarazi nahi diguzun mezuarekin. Ahal bezain pronto erantzungo dizugu.

Telefonoa

Dei gaitzazu eta atseginez erantzungo zaitugu modu zuzenean laguntzeko prest.

Zerbitzuak

Ezagutu itzazu eskaintzen ditugun zerbitzu aukera zabala

Garbiketa eta mantentze lanak.

Gune ezberdinen garbiketa eta mantentze lanak prezioan barne sartuta daude

Argi eta ura gastuak

Argi eta ura gastuak prezioan barne sartuta daude

Bilera bulegoak

Aurkezpenak egiteko pantaila eta proiektorea dituen bilera bulegoa daukagu

Balio anitzeko gela

Beharrizanetara moldatutako balio anitzeko gela: formakuntza,aurkezpenak,ikasketa,entseguak...

Internet

Bulego guztia kable bidezko zein wifi bidezko internet konexioa du, 600 megako zuntz optiko simetrikoa

Korrespondentzia eta posta helbidea

Posta helbide komertzial bat eta korrespondentzia jasotzeko postontzia izateko aukera dago

Fotokopiagailua, inpresora ,eskanerra

Inpresio zerbitzuak lan postu guztietatik

Alarma

Alarma eta sutearen aurkako zerbitzua

SUKALONDOA

Jan eta edateko gunea sukalde,mikrouhin-labea,kafetera eta hozkailuarekin. Lasaitzeko leku aproposa

Aparkalekua

Auto eta bizikletentzako aparkalekua daukagu

Web gunea

CoWorking Urduliz web atarian web gunea sortzeko aukera, zure proiektua ezagutzera emateko

GURE TARIFAK

20€

Eguneko Tarifa

9:30 etatik 17:30 etara – Lan postu bat izateko aukera egun bakarrerako, zerbitzu murriztuekin.
*Prezioak BEZA gabe .

120€

Lanaldi Erdia

Lan postu ibiltaria, Goizez 8:00 etatik 13:00 etara / Arratsaldez 13:00 etatik 20:00 etara , astelehenetik ostiralera.*Kontsultatu zerbitzuak.
*Hilabeterako prezioak BEZA gabe .

165€

Postu finkoa 24x7

Astelehenetik iganderako lan postu finkoa 24 orduz, zerbitzu guztiak barne.
*Hilabeterako prezioak BEZA gabe.

375€

Bulego Pribatua

Ordutegia: astelehenetik igandera 24 orduz – 2 pertsonentzako banako bulegoa zerbitzu. *Edukiera gehiagorako bulegoen prezioak kontsultatu.
*Hilabeterako prezioak BEZA gabe .

Egokitutako

Tarifak

Gure espazioak

Lan egin eta gustura sentitzeko toki bat

Coworking Urdulizen zure beharrizanetara moldatutako espazio ezberdinak ditugu.

  • Gune partekatuak.
  • Bulegoak.
  • Bilera gelak.
  • Erabilera anitzeko espazioak.
  • Sukalondoa eta aisialdia.

Gurekin harremanetan jarri

Edozein galdera egiteko deitu, idatzi edo galdetegia. Ahal bezain pronto erantzungo dizugu.

CoWorking URDULIZ

Poligono Igeltzera D10 Lokala
48610 Urduliz - Bizkaia